Aurreko urteko azken kontzertuarekin batera, taldean azken aldaketa etorri zen 3gabe2-ra. Aitorrek (BH Roja) hartu zuen Josebaren lekua tronpeta jotzen, Josebaren osasun arazoak zirela
eta.
Formazioa erabat definituta, abesti berri dexente sartuta errepertorioan (Vendetta-ren Udarako Gau Luzeak, Negu Gorriak-en Sexu Makina, Fermin Muguruza-ren Korrika...), taldearen sona handituta
eta taldekideen zuzenerako abilezia gero eta hobea zanik, 2013. urtea arrakastatsua izan zen 3gabe2-rentzat. Jendetza bildu zuten Bilboko Aste Nagusian, Donostiako Estropadetan, Deustoko Jaietan,
Tolosako Iñauterietan eta beste hainbat emanalditan. Agerraldi berezia izan zen Donostiako Piraten La Flamenka gunean egin zutena, besteak beste Esne Beltza, Obrint Pas eta Skakeitan taldeetako
gonbidatuek parte hartu baitzuten.
Urte hartan ere, nola bestela, izan zen ordezkorik taldearen kontzertuetan. Naroak (Amaiur) hartu zuen Andoniren lekua, Garazik eta Leirek hartu zuten Arrutirena eta Agirianok (Blaka)
Tomaxena.
Formazioa:
Jokin -> Bateria
Tomax -> Baxua eta Mandolina
Martin -> Kitarra eta teklatua
Arruti -> Kitarra, trikia eta ahotsa
Andoni -> Ahotsa
Tronpeta -> Aitor
Tronboia -> Ander