2011. urtearen bukaeran Jokinek Josebaren, bere ikasle ohi baten, emaila jaso zuen, egunen batean haize instrumentuak taldean sartzeko asmoa bazuten, berarekin gogoratzeko esanez. Taldeak
aspaldidanik buruan zerabilen ideia martxan jartzeko aukera ezin hobea ikusi zuen email hartan. Jokinek Josebari esan zion tronboi bat aurkitzeko, elkarrekin hiruzpalau abesti prestatzeko eta froga
egingo zutela.
Lehenengo frogatik garbi ikusi zuten bi instrumentu berri horiek 3gabe2-ren soinua hobetzen zutela eta pixkana-pixkana Joseba eta Ander taldearen emanaldietan sartzen joango zirela. Honela,
Otsailan iritsi zitzaion "haize bikoteari" 3gabe2-rekin lehenengo agerraldia egiteko momentua eta ez edozein lekutan gainera: Anderren herriko egunik handienetako batean, Tolosako Iñauterien
Astelehenean.
Kontzertu haren arrakastaren ondoren, haizeen agerraldiak ugaritzen joan ziren eta urte bukaerarako taldean erabat integraturik zeuden. Ordutik ez da haizerik gabeko 3gabe2-ren emanaldirik izan.
Gainera, instrumentu berriak aurretik haize gabe jotako abestiak (Egunero, Todos los Días Sale el Sol, Sing-Sing-atiko Folk and Rolla...) txukuntzeko erabili zituen taldeak eta baita abesti berriak
(Negu Gorriak-en Gora Herria, Skakeitan-en Mundu Berri Baten Mapa...) errepertorioan sartzeko ere.
Tolosakoaz gain, urte hartako kontzertuen artean nabarmentzekoak dira Donostiako Trinitate Plazan Euskaraz Bizi egunean emandakoa (Betagarri eta Skakeitanekin), Donostiako Piratekin eskainitako
bigarrena, Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietakoa eta Euskal Selekzioaren partidaren aurretik Anoeta estadioaren ondoan emandakoa.
Azkenik, urte hartan ere izan ziren ordezko musikariak taldearekin. Alde batetik, Ioritzek udako kontzertuetan parte hartu zuen, Martin eta Arrutirekin batera abesti batzutan 3 kitarrarekin
jotzera iritsiz. Dulantziko kontzertuan, Irailan, Ioritzek taldeari behin betiko agurra eman zion, berriro ere Estatu Batuetara itzultzeko asmoa baitzuen. Hontaz gain, Garazi (Kantuki) berriz ere eta
Leire (Gozo-Gozo) ere ibili ziren taldearekin Arrutiren osasun arazoak zirela medio.
Formazioa:
Jokin -> Bateria
Tomax -> Baxua eta Mandolina
Ioritz -> Kitarra eta teklatua
Martin -> Kitarra eta teklatua
Arruti -> Kitarra, trikia eta ahotsa
Andoni -> Ahotsa
Tronpeta -> Joseba
Tronboia -> Ander