Poliki-poliki 3gabe2-ren ospea zabaltzen zihoan eta 2011. urtearekin batera hasi ziren iristen kontzertu potoloagoak emateko aukerak. Urteko 30 kontzertu inguruko erritmoan jarraituz, emanaldi
txikiak (Villodas, Derio...), ohikoak (Doka, Gasteizko Gaztetxea, Mutriku...) eta handiak eman zituen taldeak.
Azken horien artean aipatzeko modukoak dira Azpeitiako San Inaziotan emandakoa, Goizuetako Gaztetxearen 25. urteurrenekoa eta batez ere, Donostiako Piratek antolatuta Donostiako Aste Nagusian
emandakoa. Lehen aldiz, jendetza benetan handiak eduki zituen parean 3gabe2-k. Kasu gehienetan, aurretik edukitako taldeen maila zen kopuru hori elkartzearen arrazoia: Esne Beltza, Bongo Botrako, Def
Con Dos, Hamlet, Vendetta...
Berriro ere Garazi (Kantuki) ordezko moduan ibili bazen ere, garai hartako berritasun handiena Martinen etorrera izan zen. Ioritzek Estatu Batuetarako bidea hartu zuen hilabete batzuetarako eta
udatik aurrera Martinek hartu zuen bere lekua gitarra eta teklatuarekin.
Abestiei dagokionez, urte hartan sartu ziren errepertorioan Vendettaren Egunero, SA-ren Pauso bat edo Reincidentesen Vicio.
Formazioa:
Jokin -> Bateria
Tomax -> Baxua eta Mandolina
Martin -> Kitarra eta teklatua
Arruti -> Kitarra, trikia eta ahotsa
Andoni -> Ahotsa