3gabe2
3gabe2

Bio

2010 Gelditu Gabe

Aurreko urtean emandako kontzertu arrakastatsuek (gehiago giro aldetik jende aldetik baino) gaztetxe eta festetara 3gabe2 eramateko gogoa zabaldu zuten eta honela, taldea hurrengo urtetan manteduko zuen kontzertu erritmoan sartu zen: 30 emanaldi inguru urteko. Urte hartan festa jendetsuetan parte hartzeko aukera izan zuten: Ondarroa, Mutriku, Zumarraga, Zumaia... eta baita, La Pegatina bezalako talde ezagunekin eszenatokia elkarbanatzekoa ere. Baina, Mendoza edo Aizarnazabal bezalako plaza txikiekin ere ederki gozatu zuten taldekideek. Aipatzekoa da Gasteizko Gaztetxearekin hasi zuten harremana, aurrerantzean oso oparoa izango zena.
Instrumentu berri bat ere gehitu zioten showari. Dropkick Murphy's taldearen "I'm Shipping up to Boston" abestia jotzeko, Tomaxek mandolina hartu zuen eta Andonik baxua jotzeari ekin zion. Lehenengo momentutik abestia 3gabe2-ren kontzertuei amaiera emateko himnoa bihurtu zen; hasiera batean jendeari erakustea behar izan zuena, baina pixkana-pixkana jende gehiagok ezagutzen zuena.
Baina fitxaketa esanguratsuena ziurrenik pelukena izan zen. Barre giroan eta ileordeekin jotzeko abestiak sartu zituzten ("colgando en tus manos eta grease") errepertorioan eta segituan taldearen ikurretako bat bihurtu ziren. Hauetaz gain, garai hartakoak dira Hertzainak-en Ta zer ez da Berdin edo Sorotan Bele-ren Sing-Sing-atiko Folk and Rolla ere.
3gabe2-ren ibilbidean ohikoa izan den moduan, garai hartan ere ordezko musikariak ibili ziren taldearekin. Kasu honetan, Ioritzen ordez Kantukiko Garazi eta Naikarik jo zuten kontzerturen batean edo bestean.
Formazioa:
Jokin -> Bateria
Tomax -> Baxua eta Mandolina
Ioritz -> Kitarra eta teklatua
Arruti -> Kitarra, trikia eta ahotsa

Andoni -> Ahotsa

HTML tutorial

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio

Posta Elektronikoa: 3gabe2@gmail.com