3gabe2
3gabe2

Bio

2009 Lehen Plazak

Ohikoa den moduan, lagunen bidez lortu zituzten lehen emanaldiak, batez ere Donostian. Hala, Antiguoko jaietan izan zen 3gabe2-ren lehen agerraldi publikoa, 2009-ko Urtarrilaren 15ean. Berritasunen artean, Ioritzek jotako teklatua eta gaurdaino iraun duten abestiren bat edo beste: Baldin Bada, Urtz-en Kaixo, Refrescos-en Aquí no hay Playa... Gainera, orduantxe hasten ari zen eta beranduago oso lagun bihurtuko zen talde bat ezagutzeko aukera izan zuten egun hartan: Skakeitan. Kontzertuaren kalitatea bereziki ona izan ez arren, taldekideek hartu zuten gozatuak lanean jarraitzeko gogoa handiagotu zuen.

Taldekideek esperantza handiegirik ez zuten arren, pixkana-pixkana hurbileko kontakturik gabeko emanaldiak tartekatu ahal izan zituzten inguruko kontzertuekin. Horrela, 2009an 18 aldiz igo ziren taulara, Donostialdeko (Ibaeta, Amara, Igeldo, Doka...) eta urrunagoko (Irun, Iturmendi, Berastegi, Ibarra...) emanaldiak tartekatuz.
Kontzertuen ondoren (eta kontzertuetan zehar) harrapatutako mozkor olinpikoez gain, urte hartan aipatzeko moduko gertakizunak izan ziren taldean. Alde batetik, ordezkoen agerpena eta bestetik trikitixaren erabilera. Jokin eta Sergiok kontzertu konkreturen batean jo ezin zutelako, Martxel (Jokinen lehengusua) eta Tomax (Kantuki) aritu ziren taldearekin. Irailetik aurrera, gainera, Tomaxek Sergioren lekua hartu zuen behin betiko.
Antiguoko San Juanetako antolatzaileek eskatuta, Alaitz eta Maiderren Txanpon Baten Truke abestia prestatu zuen taldeak. Horretarako, Arrutik aspaldi kaxatik atera gabe zuen trikitixa jo behar izan zuen. Hasera batean egun eta abesti bakar baterako izan behar zuenak betirako egin zuen txokotxo bat 3gabe2-ren emanaldietan.
Azkenik, urte hartako azken egunean, Donostiako Piratek antolatuta, Donostiako Kafe Antzokian, Dokan, jo zuen 3gabe2-k. Hurrengo urtetan oso oparoa izango zen harremana jarri zuten martxan Donostiako Piratekin.
Formazioa:
Jokin -> Bateria
Tomax -> Baxua
Ioritz -> Kitarra eta teklatua
Arruti -> Kitarra, trikia eta ahotsa

Andoni -> Ahotsa

HTML tutorial

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio

Posta Elektronikoa: 3gabe2@gmail.com