3gabe2
3gabe2

Bio

2006-2008 Lehen pausuak

2006ko Apirilaren 28an, Itziarren zen ospatzekoa Txirrin Txarran, Gipuzkoako astialdi taldeen urteroko festa. Festa amaitzeko urtero jotzen zuen "No más de dos" taldearen aurretik, lauzpabost abesti jotzea erabaki zuen begirale talde batek. Elkarrekin taula gainera lehenengo aldiz igo ziren talde ezezagunetatik (Liar, No Name, Ipurtzulo, Juan Txinazo) zetozen bost gazte: Jokin baterian, Sergio baxuan, Arruti eta Ioritz kitarrekin eta Andoni kantuan.

Igeldoko elkarte baten sotoan egindako ensaio gutxi batzuen ondoren, gogoz eta akatsez beteriko kontzertutxoa eman zuten. Hauek izan ziren jotako abestiak (bertsioak noski): Txirrin Txarranen abestia, Berri Txarrak-en Ikusi Arte, Zaramaren Txatxo eta gaur egungo emanaldietaraino iritsi den Deabruak Teilatuan-en Zuentzat.

Kontzetu hartan taldearen hazia landatzeaz gain, izenaren hazia ere landatu zuten. Arrutik "No más de dos" taldeari "Dos sin tres" deitzeko zuen joera ulertezinagatik, "Dosintres" izenarekin taularatu ziren gazteak. Handik aurrerako agerraldietan, izena euskaratuta eta zenbaki bidez idatzita agertu ziren: 3gabe2.
Taldeak 2007an (Tolosan) eta 2008an (Trintxerpen) ere parte hartu zuen Txirrin Txarranen, kontzertu luzeagoak emanez eta baita, Jokin eta Andoni partaide ziren Xirimiri Gazte Taldearen 10. urteurrenean ere. Kontzertu haietatik ere iritsi dira abesti batzuk gaurdaino: Ezinean taldearen Zuloan, EH Sukarra-ren Lau Teilatu, Dragoi Bolako hasierako abestia, Maritxu...
2008an emandako bi kontzertuek taldeekideengan eta ikusleengan (denak lagunak eta ezagunak) utzitako aho zapore ona ikusirik, bost gazteek jende ezezagunak ere ikusiko zituen emanaldietara saltoa probatzea erabaki zuten.

Formazioa:
Jokin -> Bateria
Sergio -> Baxua
Ioritz -> Kitarra
Arruti -> Kitarra eta Ahotsa
Andoni -> Ahotsa

HTML tutorial

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio

Posta Elektronikoa: 3gabe2@gmail.com