3gabe2
3gabe2

Nor Gara

Gipuzkoako astialdi taldeen ospakizunetan ikusten ziren behar puntualei erantzuteko, 5 gazte donostiar musikazale elkartu ginen 3gabe2 sortzeko. Hasieratik, gure helburua jai-giroa sortzea izan zen rock bertsioak eginez. 2009. urtea hastearekin batera proiektua seriotasun handiagoz hartzea erabaki genuen eta astialdirako sortua izan zen musika talde hau beste eremu batzuetara zabaltzen hasi zen. Ordutik, kontzertu kopurua etengabe hazten ari da (Donostiako Piratak, Bilboko Aste Nagusia, Gasteiz, Iruñea, Azpeitia, Zumaia, Ondarru, Agurain...). Hori bai, helburu berdinarekin jarraitzen dugu, gazte (eta ez hain gazte) jendeak ezagutzen dituen abestiak jo eta festa giroa sortuz.

HTML tutorial

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio

Posta Elektronikoa: 3gabe2@gmail.com