3gabe2
3gabe2

Multimedia

3gabe2 Barrutik

3gabe2-rekin bizitako momentuak gordetzeko gogoa aspalditik genuen. Asmo horrekin, gure lagun Ander Insausti martxan jarri genuen (zuzendari, kamera, errealizadore, produktore... lanetan). Hasieran zuzeneko soil bat izan behar zuena, Anderren ilusioa eta abilezia tarteko, azkenerako 45 minututik gorako erreportai/dokumental (edo dena delako) bihurtu da.


Ideia sortu zenean, hor behean daukazuena barne kontsumorako zerbait zen, baina pentsatu dugu agian egongo dela ikusteko gogoa edukiko duen norbait hor kanpoan. Taldekideoi asko gustatu zaigu, baina auskalo zuei hainbeste gustatuko zaizuen...

 

Eskerrik asko gugan pentsatu duzuen antolatzaile guztiei! Eskerrik asko gure aurrean dantzan ibili zareten guztioi! Eta batez ere...
Eskerrik asko Ander!
Denon artean guretzako opari ikaragarria den bideo hau posible egin duzue!

 

 

HTML tutorial

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio

Posta Elektronikoa: 3gabe2@gmail.com